«Errio» dokumentalaren estreinaldira joateko gonbitak turismo-bulegoan hartu daitezke

 

Ibon Gaztañazpik zuzendutako Errio ikus-entzunezkoak Orioren itsas ondarea du ardatz, eta gure herriko altxorrik preziatuenak bistaratzen ditu hamaika protagonistari egindako elkarrizketen bidez. Gure itsas ondarea ezagututa, hobeto uler daitezke gaur egungo Orioren berezitasunak eta nortasuna.

Dokumentala Herriko Plazan proiektatuko da irailaren 27an, ostiralarekin, 22:00etan. Ondoren, egileekin hitz egiteko aukera izango da. Eguraldi txarra bada, proiekzioa kiroldegian egingo da.

Ekitaldia egoki antolatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da gonbitak hartzea. Turismo-bulegoan bertan, edo formulario honen bitartez eskuratu daitezke.

Dokumentalaren trailerra, jarraian.