Atzo, ostirala, maiatzak 17, aurtengo eskola-umeen literatur eta marrazki-lehiaketaren sariak banatu zituen Udalak Herriko Plazan. Lehiaketaren 37. edizioa izan da aurtengoa. Ekitaldian parte hartu zuten, Udalaren aldetik, Anuska Esnal alkateak eta Ainara Munduate eta Jon Basurko zinegotziek, Jabier Zabaleta euskara-teknikariarekin batera. Haur eta gaztetxo sarituek liburu bana jaso zuten opari, oroitagiri batekin batera eta, horrez gain, lehiaketan saritutako lan guztiak biltzen dituen liburuaren ale bana.
Iaz bezala, plazan egin zen ekitaldia, gaztetxoei eta haiek egindako lanei ikusgarritasun handiagoa emateko. Anuska Esnalek ekitaldian esan zuen bezala, “gure haur eta gazteen sormenak merezi du Herriko Plaza okupatzea”. Ekitaldia giro onean egin zen eta momentu hunkigarriak izan zituen.
Lan sarituen liburua eskura kultur etxean
37.edizio honetako lan sarituen liburua kultur etxean eta udaletxean eskuratu daiteke, doan, astelehenetik aurrera. 82 orrialde ditu eta, guztira, Orioko haurrek egindako 64 lan biltzen ditu: olerkiak, ipuinak eta marrazkiak. Azaleko marrazkia Hodei Gastiain Gurrutxagak egin du.
Liburuaren hitzaurrea Aritz Pardina Herrerok idatzi du. Aritzek hainbat sari irabazi ditu dagoeneko Udalak helduentzat antolatzen duen “Euskaraz Gazte” literatur lehiaketan.
Sarituen zerrenda
Hauek dira aurtengo literatur eta marrazki-lehiaketan saria jaso duten haur eta gaztetxoak:
LH3
OLERKIAK
Itsasoa. Izei Lizaso Lopetegi
Nire aitona. Haize Zaldua Peña
IPUINAK
Aitona eta amona hondartzan. Amets Arrozpide Blanco
Erikaren margoak. Anuska San Sebastian Vitoria
MARRAZKIAK
Marene Cortes Millan
Malen Etxabe Elustondo
Naima Garmendia Uranga
Nahiane Lasarte Segurola
LH4
OLERKIAK
Olatua. Lur Aranzabal Padrones
Zer egin behar dut? Naia Unanue Fernandez
IPUINAK
Orio iraganean eta etorkizunean. Jare Antero Grifa
Laida eta liburu magikoa. Alixe Iturrioz Muriana
MARRAZKIAK
Lur Aranzabal Padrones
Ane Elola Carton
Ian Izagirre Gomez
Alen Redondo Britt
LH5
OLERKIAK
Egun tristeak. Eñaut Amenabar Solabarrieta
Noiz? Maddi Iribar Fernandez
IPUINAK
Euskararen bila. Maria Ikutza Arriola
Hortzaren bila. Naia Muruamendiaraz Lopetegi
MARRAZKIAK
Karen Aranzasti Iturbe
Maria Ikutza Arriola
Maialen Rivas Tamayo
Iker San Sebastian Vitoria
LH6
OLERKIAK
Aske izan. Elene Etxabe Elustondo
Emakumeen eskubideak. Malen Etxeberria Ertzilla
IPUINAK
Amets bat. Izar Millares Esnal
Ttipi-ttapa, Korrika! Ganix Sukia Yaben
MARRAZKIAK
Aitor Amuskibar Zulaika
Lur Guenetxea Manterola
Maren Larrarte Juan
Uxue Makazaga Beldarrain
DBH1
IPUINAK
Denbora haustea. Jare Garagarza Ormaetxea
Amonaren zuhaitza. Malen Olaskoaga Etxeberria
MARRAZKIAK
Beñat Arrillaga Gozategi
Jare Garagartza Ormaetxea
Malen Olaskoaga Etxeberria
Adei Uranga Camino
DBH2
OLERKIAK
Bizitza. Laida Erauskin Ortega
Heriotza. Julene Iturriotz Muriana eta Shua Aranzasti Iturbe
IPUINAK
Mauritaniatik Euskal Herrira. Lur Iglesias Landa
Hego gardenak eta ezkata sutsuak. Luken San Jose Tamayo
MARRAZKIAK
Alex Barranco Albeniz
Ekai Lazkano Etxabe
Iraia Peña Fernandez
Alaine San Sebastian Vitoria
DBH3
OLERKIAK
Gabonetako bazkaria. Kattalin Agote Vitoria
Bizia. Martxel Uribarri Mantzisidor
IPUINAK
Nahiaren igarotzea. Noa Aduriz Moran
Hura, heriotza eta ni. Irena Maciejewski Torres
MARRAZKIAK
Kattalin Agote Vitoria
Salma Benito Gordillo
Uxue Olaskoaga Etxeberria
Paula Veiga Morales
DBH4
OLERKIAK
Etorkizuna. Maddi Andres Ostolaza
Askatasunaren ispilu. Jare Mendizabal Urdangarin
IPUINAK
Madarikatua! Maren Gonzalez Txabarri Urrutia
Bizitza berri bat. Nahia Uranga Aizpurua
MARRAZKIAK
Araitz Aizpitarte Iriondo
Jinhan Chen
Hodei Gastiain Gurrutxaga (azaleko marrazkia)
Jare Mendizabal Urdangarin