Eskolarteko Ibilaldi Neurtuetako bat Orion izango da martxoaren 16an

Gipuzkoako Mendizale Federazioaren ekimenez, Eskolarteko Ibilaldi Neurtuak egiten dira urtero, 6 eta 16 urte arteko gazteen artean mendizaletasuna sustatzeko. Aurtengoa 37. edizioa izango da, eta martxoaren 16an egingo da jardunaldia, Gipuzkoako bost udalerritan: Añorgan, Bergaran, Errenterian, Ormaiztegin eta Orion. Orioren kasuan, Talai Mendi elkartea arduratu da prestaketaz, eta izen-ematea haren bidez egin behar da.

Ikasleek 5 laguneko taldeetan eman dezakete izena. Talde bakoitzak heldu baten laguntza izan behar du, eta helburua da proposatutako mendi-ibilbidea osatzea, 3 kontrol-gunetatik pasata eta erritmo egokia mantenduta, lasterka egin gabe. Gipuzkoako Mendizale Federazioaren webgunean daude eskuragarri bost udalerrietako ibilbideak.

Orioren kasuan, Zaragueta eskolatik egingo da irteera, 9:30-10:00ak artean. Bi ibilbide izango dira: 5,5 kilometroko ibilbide motza eta 9 kilometroko ibilbide luzea. Eta kontrol-guneak Longan (hasiera eta bukaera) eta Kukuarrin jarriko dira.

Martxoaren 13a baino lehen eman behar da izena. Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Talai Mendi elkartearekin:

  • Iturbide, 6 – behea
  • 657 714 867
  • talaimendi@outlook.com