OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak eta Orioko Udalak tailer bat antolatu dute urriaren 2an, etxebizitzetan ezarri daitezkeen beroketa-sistema ezberdinen inguruan informatzeko. Saioa doakoa izango da, Salatxo aretoan, baina ezinbestekoa da aurrez izena ematea.
Etxerako berokuntza-sistemarik eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera… Horretan laguntzeko, energia-sistemen inguruko tailerra antolatu dute OTCk eta Udalak urriaren 2an Salatxo aretoan, 18:30etik aurrera. Saioaren helburua da herritarrek gaiari buruzko ezagutza argi batzuek jasotzea, eta berogailu-sistemen inguruko oinarrizko irizpideak izatea.
Saioan parte hartzeko, ezinbestekoa da irailaren 30a baino lehen izena ematea, hiru bide hauetako bat erabilita:
- Posta elektronikoa: energiabulegoa@gipuzkoa.eus
- Telefonoa: 605 757 687 (astelehenetik ostiralera, 9:00-18:00 artean)
- Informazio osagarria:www.argitu.eus
Saio hau Energia Argitu programaren baitan kokatzen da, eta helburu garbi bat du: energiaren kontsumoa murrizteko, herritarrei baliabideak eskaintzea eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko.
OTC Bulegoa Europar Batasuneko Next Generation EB funtsek finantzatzen dute, eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen ditu, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana betez.
