Sariak banatzeko ekitaldia kultur etxeko areto nagusian egin zen, abenduaren 3ko 19:00etan hasita, eta bertan izan ziren Udalaren ordezkariak, sarituekin eta epaimahaikideekin batera. Ekitaldian parte hartu zuten, baita ere, Danbolin Musika Eskolako irakasle Amaia Gutierrez biolin-jotzaileak eta eskolako lau ikaslek: Maxe Zinkunegi, Mireia Torres, Beza Ijurko eta Bidatz Manterolak.
Sariak banatzen Anuska Esnal alkatea eta Euskara batzordeko zinegotziak aritu ziren.
Lehiaketaren epaimahaia honela osatu da aurten: Eli Manterola, Karkara aldizkariaren izenean; Eli Lasa, Aiako Udaleko kultur teknikaria; eta Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikaria.
Epaimahaiak ekitaldian nabarmendu zuen urtero aurkezten dela jende berria lehiaketara eta aurten ere hala izan dela eta, halabeharrez, merezimendu handiko lanak ere geratu direla irabazleen zerrendatik kanpo. Saririk irabazi ez duten horiek ekarri zituen gogora epaimahaiak ekitaldian eta animatu zituen sortzen segitzera eta datozen urteotan ere parte hartzera, noizbait «beteranoei» erreleboa hartzeko.
LAN SARITUAK
Lehiaketaren 28. edizio honetan saritutako lan eta egileak hauek izan dira:
Ipuinak
1.- Eromena. Egilea: Libe Larrarte.
2.- Txikitako lagunak. Egilea: Iñaki Iturain.
3.- Leihotik. Egilea: Ane Etxabe Usandizaga.
Accesita: Basoaren alaba. Egilea: Josu Galdos.
Accesita: Azkena. Egilea: Garazi Urretabizkaia.
Olerkiak/Bertsoak
1.- Atxakiak. Egilea: Garazi Urretabizkaia.
2.- Klimaren kilimak. Egilea: Mikel Iruretagoiena.
3.- Ikus(i)ezinak. Egilea: Ainhoa Mujika.
Accesita: Bizitza honek ez du askorik balio. Egilea: Josu Galdos.
Accesita: Gainazalean. Egilea: Maxe Zinkunegi.
ABENDUAN ARGITARATUKO DIRA
Saritutako lanak Karkara aldizkariaren gehigarri batean argitaratuko dira Gabonak eta gero. Ondoren, webgune honetan ere publikatuko dira.