Eusko Gudari 2ko espaloian lanak hasi ditu Udalak

Urriaren 21etik aurrera, Eusko Gudari 2ko espaloian lanak egingo dira eta lan horiek eragina izango dute oinezkoen pasabidean. Ibilgailuen zirkulazioa ez da etengo eta, beraz, arrisku-egoerak saihesteko, seinaleak jarriko ditu Udalak eta horiek errespetatzea eskatzen die herritarrei.

Eusko Gudari 2ko protaleko bizilagunei pasabide bat utziko zaie, obrak irauten duen bitartean, etxeko sartu-aterak seguratsunez egin ahal izateko.

Lanek 3 aste iraungu dutela aurreikusi du Udalak. Barkatu eragozpenak.