Eusko Label Ligako txapeldun!

Gaur bukatu da Eusko Label Ligako txapelketa eta Orioko traineruak emaitza ezin hobea lortu du: garaile eta, gainera, marka eginda! Historian inoiz irabazi den bandera kopuru handienarekin, 16 alajaina!

Bilbo, Sestao, Zierbena, Orio, Getxo, Castro, Hondarribia, Pobra do Caramiñal, Boiro, Zarautz, Ondarroa, Bueu, Ares, Bermeo eta Portugalete izan dira gure erakustaldien errio, itsaso.

Gaur guzti hau ospatzea dagokigu, eta horregatik, aliron berezia egingo dugu arratsaldeko 19:00etan Herriko Plazan (eguraldiak okerrera egiten badu, kokalekua aldatuko da).

Ospakizunak irauten duen bitartean, 18:00etatik 21:00etara, moila itxita egongo da.

Eskerrik asko guzti hau posible egin duten guztiei. Aupa Orio!