Mutiozabal Txoren ontziolak eta Euskal Itsas Museoak elkarlanean, Ontzigile egun batez jarduera antolatuko dute ekainean, familientzat. Lehen saioa hilaren 6an izango da, larunbatarekin, Orioko Mutiozabal ontziolan, eta bigarrena 20an, Donostiako Euskal Itsas Museoan. Tailerrean ala ontzia eraikitzen ikasiko dute familiek.
Izen-ematea zabalik dago galdetegi honen bidez, eta prezioa 3 eurokoa da.
