Udalak lansaio bat antolatu du larunbat honetarako, otsailak 21, Arraunetxen, festa-batzordearen funtzionamendua egokitzeko eta indartzeko helburuarekin. Asmoa da elkarrekin erabakitzea festa-batzordearen jardunaren inguruko hainbat kontu, besteak beste, herritarrek foro horretan duten parte-hartzea, bileren maiztasuna, ekitaldiak antolatzeko irizpideak eta balioak…
Saioa 10:00etan hasiko da, eta Udalarentzat garrantzitsua da herriko norbanako eta eragileek hitzorduan parte hartzea, bertan finkatuko baitira etorkizunean festa-batzordeak izango dituen oinarriak eta festak antolatzeko irizpideak.
Lansaioaren ostean, bertan mokadutxoa egiteko aukera izango da, goizean zehar landutakoez giro lasaiean hitz egin ahal izateko.
