Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaileak eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariak Frankestein agurgarria errezitaldia emango dute apirilaren 6an, igandearekin, kultur etxean. Sarrerak martxoaren 26an jarriko dira salgai turismo-bulegoan, 5 euroan.
Non daude zientziaren mugak? Nor da aurreikusi gabeko ondorioen erantzulea? Zerk bultzatzen du gizakia gaiztakeriara? Lurpera liteke iragana? Eta, batez ere, nor da munstroa?
Frankenstein liburuan, galdera horien inguruan idatzi zuen Mary Shelleyk, duela 200 urte pasatxo. Galarragak eta Pettik tripak atera dizkiote liburuari, eta gaur egunera ekarri dituzte kezka horiek, ikuspegi feminista, historiko, filosofiko eta etikotik.
Frankenstein agurgarria proposamena, hain zuzen, 2022ko (H)ilbeltza literatura jaialdian jaio zen. Beste 13 emanaldi egin ondotik, disko-liburu ere bilakatu zen, Elkarrekin eskutik, Mari Luz Esteban, Miren Agur Meabe, Anari eta Joseba Irazokiren laguntzarekin.