Galarazita dago skate-parkera sartzea, ‘bowl’-a erabat lehortu arte

Skate-parkean ‘bowl’-a edo katilua eraikitzeko lanak egin dituzte azken asteotan, eta zorua lehortzen ari da orain. Instalazioa erabiltzen hasi aurretik, oso garrantzitsua da urrats hau ondo egitea, behin zorua lehortzen denean, ez dagoelako atzera-bueltarik.

Udalak jakin du herritar batzuek harresiaren gainetik egin dutela salto, eta skate-parkea erabiltzen hasi direla dagoeneko. Horregatik, eskaera egin nahi die lan-eremua errespetatu dezaten skate-parkea erabat ireki arte, orain arteko obra ez kaltetzeko.