Haur eta gaztetxoei zuzendutako eskolaz kanpoko eskaintza zabaldu eta sormenarekin lotutako jarduerak txertatzeko, GANBARA SORMEN-TAILERRA bultzatzen ari dira aurten Orioko Udala eta bi ikastetxeak, Zorione Mendez Martin artista oriotarrarekin batera. Izen-ematea abuztuan zabaldu zen, eta irailaren 22ra arte egongo da zabalik.
Bi tailer-mota izango dira:
- ARTE PLASTIKOAK: marrazketa, pintura, eskultura, eskulanak, serigrafia…
- GORPUTZ-ADIERAZPENA: antzerkia eta dantza.
Ikasleek aukera izango dute tailer batean ala bietan izena emateko.
Egutegia
2023ko urritik 2024ko ekainera eskainiko zaizkie eskolak LHko eta DBHko haur eta gaztetxoei. Urritik otsailera, saioak Orioko Herri Ikastolan egingo dira, eta martxotik ekainera, Zaragueta Herri Eskolan. Horrela, ikasle guztiek bi zentroak ezagutzeko aukera izango dute.
Taldeak
6 eta 12 lagun arteko taldeak egingo dira, horrela antolatuta:
Arte plastikoak
- LH 1 eta 2 = A taldea
- LH 3 eta 4 = B taldea
- LH 5 eta 6 = C taldea
- DBH 1 eta 2 = D taldea
- DBH 3 eta 4 = E taldea
Gorputz-adierazpena
- LH eta DBH (denak nahasita) = A + B + C + D + E = Z taldea
Ordutegiak
Saioak ordu eta erdikoak izango dira, eta hauek izango dira ordutegiak:
- Astelehena 17:00-18:30 (A taldea) // 19:00-20:30 (E taldea)
- Asteartea 17:00-18:30 (B taldea)
- Asteazkena 16:30-18:00 (C taldea) // 18:30-20:00 (Z taldea)
- Osteguna 17:00-18:30 (Z taldea) // 19:00-20:30 (D taldea)
Prezioak
Ordainketak hiru hilabetetik behin egingo dira, urrian, urtarrilean eta apirilean. Hauek dira prezioak, materialak barne:
- URRIA-ABENDUA 220€ (aukera bat) / 400€ (bi aukerak)
- URTARRILA-MARTXOA 220€ (aukera bat) / 400€ (bi aukerak)
- APIRILA-EKAINA 220€ (aukera bat) / 400€ (bi aukerak)
Udalak laguntza emango die egoera zaurgarrian daudelako ordaindu ezin dutenei.
Izen-ematea
Izen-ematea zabalik dago irailaren 22ra arte. Horretarako, jarri harremanetan Zorione Mendezekin, ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidera idatziz edo 652 702 237 telefonora deituz.
Informazio guztia eskuragarri dago PDF honetan.