«Gelatik plazara» bertso-saioa egingo da kultur etxean, ostegunean

Datorren ostegunean, martxoak 6, «Gelatik plazara» bertso-saioa egingo dute Urola Kostako LH4tik LH6ra bitarteko bertsolari gazteek, kultur etxeko areto nagusian, 17:30ean.

Aizarnazabal, Zumaia, Zarautz eta Orioko bertso-eskolako gaztetxoak izango dira kantuan. Orioko Errikotxia elkartearen ordezkariak hauek izango dira: Eñaut Amenabar eta Haizea Gurrutxaga. 

Osteguneko saioan puntu gehien biltzen dituen taldea martxoaren 30ean Lazkaon egingo den Bertso Eskolen Eguneko finalerako sailkatuko da.

LHkoen saioaren segidan, bertso-merienda antolatu du Errikotxiak Balea elkartean eta hor DBHkoek egingo dute bertsotan, entrenamendu gisa: Errikotxiatik Malen Gurrutxaga izango da kantuan, Zumaiako Maren Iruretagoiena eta Maia Senosiainekin taldea osatuz.