Orion mugikortasun-eredu jasangarria lortzeko bidean, Goiko Kaleko irisgarritasuna hobetu nahi du Udalak eta, horretarako, ideia-lehiaketa bat deitu zuen. Lehiaketara proposamen bakarra aurkeztu da, Clara Corominas eta Maia Agueda arkitektoek egina, Self Office arkitektura-bulegoarekin elkarlanean. Proposamen hori herritarrei aurkezteko bilera irekia egin zuten joan den ostegunean.
Bileran aurkeztu zuten proposamenaren arabera, hiru esku-hartze nagusi proposatzen dituzte Clara Corominasek eta Maia Aguedak:
-
Igogailua instalatzea, Aritzaga eta Antxiola lotzeko
-
Aparkaleku berriak sortzea Goiko Kalean
-
Trafikoaren antolamendua aldatzea eta oinezkoen ibilbideak sortzea
Proposamenaren xehetasunak ikusgai daude gukoriori webgunean, txosten honetan.
Datozen urratsak
Udalak uztailaren 24an egin zuen bilera, proposamena herritarrei aurkezteko. Parte-hartze handia izan zen eta bertaratuek ekarpen ugari egin zituzten. Datozen hiletan, Udaleko bulego teknikoak aztertuko ditu proiektua eta herritarrek egindako ekarpenak eta, ondoren, horren berri emango die herritarrei.
