Goiko Kaleko lurzoruan konponketak egingo dituzte bihar goizean

Udalak jakitera eman zuenez, Antxiola kalea ibilgailuentzat itxita egongo da hainbat orduz bihar, apirilaren 14an. Bada, mozketa aprobetxatuz, La Espiga enpresak Goiko Kaleko lurzoruan konponketak egingo ditu 10:00etatik 15:00etara. Ondorioz, ibilgailuek Txanka bidea edo San Martin ermitako bidea erabili beharko dute Goiko Kaletik irteteko.

Antxiola eta Oa kaleetako garajeetako erabiltzaileek ibilgailuak ateratzeko aukera izango badute goizean, baina ezingo dituzte berriro garajeetan sartu lanak bukatu arte, 15:00ak aldera. Barkatu eragozpenak.