Gospel doinuak izango dira entzungai bihar elizan

16. Gospel zikloaren barruan, Spirit taldearen kontzertua izango da San Nikolas elizan abenduaren 27an, asteartearekin. 19:30ean hasiko da Rivers of Babylon izeneko emanaldia, eta sarrera librea izango da.

2005 urtetik antolatzen den Gospel Zikloaren emanaldia Gabon garaiko ezinbesteko zita bihurtu da Orion. Aurten Lidia Insaustik, Noa Egigurenek eta Lide Hernandok osatzen duten Spirt taldea izango da herrian, eta gospelaren historiako emakume-ahotsen errepasoa egingo dute, soul generoko abesti espiritualak tartekatuz.

Hemen ikus dezakezue taldearen aurkezpena eta errepertorioaren lagin bat.