Libe Arruabarrena Gaztañazpi eskubaloi jokalari oriotarrak urrea irabazi du gazte mailako Munduko Eskubaloi Txapelketan, Espainiako taldearekin. Txinan jokatu da finala asteburuan, eta Danimarkako selekzioaren aurka lortu dute garaipena. Zorionak lorpenagatik, Libe!
Eragin Eskubaloi Taldearen harrobiko jokalaria da Arruabarrena eta, orain arte, herriko taldean egin du kirol-ibilbidea; Arruabarrenaren garaipenak agerian jartzen ditu klubaren esfortzua eta eguneroko lana ere.