Udazkeneko programazioaren barruan, Julen Alonso eta Oinkarik HARIA ikuskizuna eskainiko dute urriaren 23an, Karela Kiroldegian.
Sarrerak urriaren 7an jarri ziren salgai Turismo-bulegoan eta online, Entradium bidez. Onlinekoak agortu egin dira, baina beste 50 jarri ditugu salgai.
10 euroko prezioa dute, eta pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu.
Ez geratu sarrerarik gabe!
