Haurren hizkuntza-garapenari buruzko tailerra antolatu du Haurreskolak martxoaren 8an

 

Martxoaren 8an, asteazkenarekin, haurren hizkuntza-garapenari buruzko hitzaldia emango du Itxaso Erdoiza logopedak Orioko Maria Maestra Haurreskolan, 18:00etan. Hitzaldia Haurreskolako guraso-batzordeak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, eta gurasoei informazio praktikoa eskaintzea izango du helburu. Interesa duten guraso guztiek parte hartu dezakete.

Hitzaldi-zikloa

Otsailean hitzaldi bat antolatu zuen guraso-batzordeak zuten eta martxoko hau da aurtengo bigarrena. Zikloa osatzeko, bi saio horiez gain, beste bi hitzaldi ere programatu dituzte ikasturtea bukatu artean:

  • Maiatzaren 3an: «Haurtzaroko eguneroko gatazkak». Hizlaria :Nerea Mendizabal gizarte hezitzailea, psikopedagogoa eta hizkuntza ez bortitzean aditua.
  • Maiatzaren 24an: «Haurraren loa». Hizlari: Nahia Alkorta, aditua haurraren garapenean eta loan.