Haurreskolako guraso-batzordearen ekimenez, automobiletan haurren segurtasuna bermatzeko neurriei buruzko hitzaldia emango du Nahia Alkorta Elezgarai gurasotasunean aholkulariak. Apirilaren 3an izango da, ostegunarekin, 17:00etatik 19:00etara, Maria Maestra haurreskolan bertan.
Iaz ere antolatu zuten gai beraren inguruko saioa, eta guraso berrientzako gai interesgarria dela ikusita, aurten ere errepikatu dute ekimena.