‘Haurren segurtasuna kotxean’ hitzaldia antolatu du Haurreskolak martxoaren 13an

 

Haurreskolako guraso-batzordearen ekimenez, automobiletan haurren segurtasuna bermatzeko neurriei buruzko hitzaldia emango du Nahia Alkorta Elezgarai gurasotasunean aholkulariak. Martxoaren 13an izango da, asteazkenarekin, 17:00etatik 19:00etara, eta aurretik eta ondoren, nork bere ibilgailuan duen sistema egiaztatzeko 10 minutuko saio pertsonalizatuak izango dira.

Saio pertsonalizatua nahi duten gurasoek haurrez hitzordua hartu beharko dute formulario honen bidez. 15:00etatik 16:30era eta 19:00etatik 20:00etara izango dira, 12 txanda guztira, eta ibilgailuak haurreskolara gerturatu beharko dira, eserlekuak ondo muntatuta eta autora egoki lotuta daudela egiaztatzeko.

Haurreskolako guraso-batzordeak antolatutako aurtengo hitzaldi-zikloko hirugarren saioa izango da; lehena urtarrilean egin zen, lehen sorospenen inguruan; eta bigarrena otsaila bukaeran, edoskitzearen amaierari buruz.