Haurreskolen partzuergoak 2025-2026 ikasturteko matrikula egiteko epea zabalduko du apirilaren 22an, asteartearekin. Epea zabalik izango da maiatzaren 9ra arte. Izen-ematea Maria Maestra Haurreskolan egin behar da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:30era. Izena online ere eman daiteke
Ate irekiak
Instalazioa aldez aurretik bisitatu nahi dutenek aukera izango dute, Maria Maestra haurreskolak horretarako ezarri dituen ate irekietako bi egunetan:
- Apirilak 8, asteartea.
- Apirilak 29, asteartea.
Ate irekietako bisita egiteko edo informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Orioko Maria Maestra Haurreskolarekin:
- 943 890 625
- mariamaestra.orio@haurreskolak.eus