Irailean abiatuko da HAZILAN proiektuaren 12. edizioa eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea. HAZILAN programa 20-44 urte bitartean dauzkaten eta goi mailako ikasketak dituzten pertsonei zuzenduta dago eta lana lortzera bideratuta dago.
Urola Kostako Udal Elkarteak programari buruzko informazio-saio bat antolatu du, egitasmoaren xehetasunak emateko:
- Noiz: uztailak 29, osteguna, 11:00etan
- Non: Online izango da; Gotomeeting plataformaren bidez.
- Izen-ematea: Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegi hau beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak posta elektronikoan.
Argibideak
- Vanessa Garcia
- 943890808
- hazilan@urolakosta.eus
Informazio gehiago
https://www.urolakosta.eus/eu/-/irekita-hazilan-programaren-12-edizioan-parte-hartzeko-izen-ematea