Hemen da udaberriko kultur programa oparoa!

 

Larunbat honetan abiatuko da Orioko Udalak eta herriko kultur eragileek elkarlanean prestatu duten udaberriko programa. Apiriletik ekainera, urteroko hitzordu bilakatu diren ekitaldiekin batera, kaleak hartuko dituzten musika-, antzerki-, dantza- eta kirol-jarduerak izango dira herrian. Horiek guztiak biltzen dituen eskuorria gaur, apirilaren 10ean, banatuko da etxez etxe.

Orioko Nazioarteko Estropada, Orioko Artisau eta Sortzaileen Azoka, Danbolin Musika eta Dantza Eskolak antolatutako DanbolinFest jaialdia, literatur eta marrazki-lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia, Talai Mendi elkarteak antolatutako izen bereko lasterketa eta Kukuarri Astea… Urteroko hitzordu garrantzitsuak dira guztiak, eta aurten ere, nola ez, herriko kale eta plazak hartuko dituzte, udaberriko giroa txoko guztietara zabalduz.

Horiez gain, Arratsalde honetan izenburupean, txaranga zirkuitua antolatu du Udalak larunbat honetan hasi, apirilak 13, eta maiatzaren 4ra arte. Helburua izango da Abeslari kaletik Ibai Ondora sortzen den girotxoari musika jartzea, eta horretarako, Lezoko, Tolosako, Iruñeko eta Orioko txarangak ariko dira jo eta su, 18:30etik 20:30era.

Horrez gain, haurrei zuzenduta, Pontx pailazoaren emanaldia izango da apirilaren hondarretan Herriko Plazan, eta maiatzean eta ekainean ere, beste hainbat ekitaldik hartuko dute udaletxe parea: Basoa txotxongilo-antzerkia maiatzaren 10ean, Intza eta Bele taldeen kontzertuak maiatzaren 18an, eta Ketariatik mundura nanopastorala ekainaren 8an, besteak beste.

Ramon Garciak El maltratado traje de baserritarra hitzaldia emango du maiatzaren 16an kultur etxean, Zaragueta Herri Eskolak Kros Txikia antolatuko du maiatzaren 18an, eta Saregilen Zinegoak jaialdiko film laburren aukeraketa bat izango da ikusgai maiatzaren 23an.

Nabarmentzekoak izango dira, baita ere, Arkupe elkarteak apirilaren 20an Herriko Plazan egingo duen erruleta eta ekainean zehar herriko saltokietan antolatuko duen erakusleiho-lehiaketa; eta nola ez, ekainean ospatuko dira Anibarko Portuko festak eta San Joan festak.

Jarraian duzue programa osoa, eta ikusgai dago webguneko Agenda atalean ere:

  • Apirilak 13, larunbata: Arratsalde honetan txaranga-zirkuitua, Quitadelpare txarangarekin. 18:30-20:30. Ibilbidea: Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.
  • Apirilak 15, astelehena: Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa, 18:00etan kultur etxean.
  • Apirilak 20, larunbata: Arkuperen erruleta, eguerdian, Herriko Plazan.
  • Apirilak 20, larunbata: Orioko Nazioarteko Estropada, 16:30ean, errioan (musika eta taberna, aldiz, egun osoan)
  • Apirilak 20, larunbata: Arratsalde honetan txaranga-zirkuitua, Jainekin txarangarekin. 18:30-20:30. Ibilbidea: Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.
  • Apirilak 27, larunbata: Arratsalde honetan txaranga-zirkuitua, Gazte txarangarekin. 18:30-20:30. Ibilbidea: Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.
  • Apirilak 28, igandea: Pontx pailazoaren emanaldia, 12:00etan, Herriko Plazan.
  • Maiatzak 3, ostirala: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren sailkapen-fasea, 19:00etan kultur etxean. Bertsolariak: Martin Berrizbeitia, Beñat Iguaran, Aratz Igartzabal, Ane Beloki, Arnaitz Lasarte, Axier Bergaretxe.
  • Maiatzak 4, larunbata: Arratsalde honetan txaranga-zirkuitua, Orioko txarangarekin. 18:30-20:30. Ibilbidea: Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.
  • Maiatzak 5, igandea: Orioko Artisau eta Sortzaileen Azoka, 10:30etik 14:30era, Herriko Plazan eta inguruko kaleetan.
  • Maiatzak 5, igandea: Erraldoien kalejira, Pello eta Nikolasa (Orio) eta Basajaun eta Mari (Lazkao). Ibilbidea: Kultur etxea, Eusko Gudari, Arrantzale, Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga. 12:00etan hasita.
  • Maiatzak 8, asteazkena: Pasaia Itsas Festibaleko ontziei ongietorria, iluntzean, Mutiozabalen.
  • Maiatzak 10, ostirala: Basoa txotxongilo-antzerkia, 18:30ean Herriko Plazan.
  • Maiatzak 11, larunbata: DanbolinFest, Herriko Plazan.
  • Maiatzak 13, astelehena: Miriam Mendoza ipuin-kontalaria, 18:00etan kultur etxean.
  • Maiatzak 16, osteguna: El maltratado traje de baserritarra hitzaldia, Ramón Garcíaren eskutik. 18:30ean kultur etxean.
  • Maiatzak 17, ostirala: Literatur eta marrazki-lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia, 18:00etan, Herriko Plazan.
  • Maiatzak 18, larunbata: Zaragueta Herri Eskolaren Kros Txikia, 12:00etan, eskolatik.
  • Maiatzak 18, larunbata: Talai Mendi Trail, 17:00etan, arranplako plazoletan.
  • Maiatzak 18, larunbata: Intza eta Bele taldeen kontzertuak, 18:30ean, Herriko Plazan.
  • Maiatzaren 20tik 26ra: Kukuarri Astea. Talai Mendi elkarteak 75 urte beteko ditu.
  • Maiatzak 23, osteguna: Zinegoak Film Laburren emanaldia, 18:30ean, Saregilen.
  • Maiatzaren 24tik 26ra: Orio Arraunketa Elkarteak antolatutako garagardo-azoka.
  • Ekainean zehar, Arkupe Elkarteak antolatutako erakusleiho-lehiaketa.
  • Ekainak 8, larunbata: Ketariatik mundura nanopastorala, 19:00etan, Herriko Plazan.
  • Ekainak 21-23: Anibarko Portuko Festak, Garmendiazpi auzo-elkarteak antolatuta.
  • Ekainak 23, igandea: San Joan Berde dantza-emanaldia, Harribil dantza-taldearen eskutik. Iluntzean, herrian barrena eta arranplako plazoletan.
  • Ekainaren 28tik uztailaren 1era: San Pedro festak.