Herriguneko trafikoan aldaketak izango dira martxoan eta apirilean, saneamendu-sareko konponketa lanengatik

default

Martxoaren 16tik apirilaren 10era, herriko saneamendu-sisteman konponketa lanak egingo dira. Lanok irauten duen bitartean, herriguneko trafikoa egokitu egingo da zenbait puntutan, ibilgailuen zirkulazioa eta zerbitzuen funtzionamendu egokia bermatzeko.

Lanok udal saneamendu-sarearen mantentze eta berritze lanen barruan kokatzen dira. Izan ere, azken azterketek agerian utzi zuten sareko zenbait puntutan konponketak egin behar direla, lotuneak irekita daudelako, hoditeriak pitzadurak dituelako eta haustura arriskua dagoelako. Egoeraren aurrean, beharrezkotzat jo da kolektore batzuk berritzea eta konpontzea, herriguneko trafikoan ahalik eta gutxien eraginez.

Aldaketak

Lanak martxoaren 16tik 18ra, 23tik 25era, eta apirilaren 7tik 10era egingo dituzte, nagusiki, Eusko Gudari kalean, Kaia kalean eta Abeslari kaleko azken tartean. Egun horietan, zenbait neurri berezi hartuko dira herriguneko trafikoa bideratzeko.

  • Abeslari eta Eusko Gudari kaleetan, trafikoa txandaka emango da. 
  • Arrantzale kaleko 6-10 atarien parean, ibilgailuen aparkalekuak lerroan jarriko dira, trafikoaren bi noranzkoak eta zerbitzuetara sarbidea bermatzeko (anbulatorioa, eguneko zentroa, etab.)
  • Eusko Gudari kaleko 5-9 atarien pareko ibilgailuak erretiratu egingo dira.
  • Ixarra kaleko zamalanentzako eta motorrentzako aparkalekuak libratu egingo dira, kamioi handien mugikortasuna bermatzeko (DIA eta Eroskiko hornidura-ibilgailuak).

Martxoaren 24an eta apirilaren 8an, gainera, lanek eragin handiagoa izango dute eta herriko irteera guztiak Txanka hondartzatik egin beharko dira. Barkatu eragozpenak.