Azken urteetan herriko bidegorri-sarea osatzeko lanak egin ditu Udalak. 2022ko udan herrigunea eta hondartza elkartzeko falta zen zati nagusia osatu zuen: Bikamiotako errotondatik autopistako zubira artekoa. Orain, Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du Abaromendiko bidegorria Zaragueta Herri Eskolaren sarrera berriraino luzatzeko, eta lanak datozen asteetan egingo dira.
Lanaren helburua da Zaraguetara bizikletaz joaten diren ikasle, guraso, langile eta herritarrei ibilbide segurua eskaintzea, errepidea erabili behar izan gabe. Horretarako,
Hondartza bidetik, Abaromendira doan bidea luzatuko da Zaraguetako sarrera berriraino.
Proiektuak 32.129,93 euroko aurrekontua du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarengandik jasotako dirulaguntzak erabat finantzatuko du. Lanak azarorako amaituta egongo direla aurreikusi du Udalak.