Herriko txistulariei deialdia, San Nikolas bezperan jotzeko

 

San Nikolas bezperan, iluntzean, aterako dira herriko txistulariak. Aurrez, instrumentu zulodunari hautsak kentzeko eguna jarri dute: Danbolin Musika eta Dantza Eskolan elkartuko dira lehen entsegua egiteko azaroaren 24an, arratsaldeko 18:00etan.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleak eta ikasle ohiak zein txistua jotzen dakiten herritarrak gonbidatu nahi dituzte San Nikolas festetako ekitaldian parte hartzera. Animatu!