Gabonetan Euskal Herriko zuhaitzak oparitzeko ekimena abiatu du Herrio natur taldeak, ingurumenarekin arduratsuak izan nahi duten eta tokiko landare-espezieak hedatu nahi dituzten herritarrentzat. Horretarako, taldeko kideek hazitako lizarrak, zuhandorrak, hurritzak… doan banatuko dituzte abenduaren 22an, igandearekin, tirolinaren ondoko parkean, 11:00etatik 13:00etara.
Ekimenaren helburua da herritarrek opari jasangarriak eta naturarekiko konprometituak egitea. Baina, horrez gain, lorategia, baratzea edo lursaila duten oriotarrei dei egiten diete haiekin harremanetan jartzeko; elkarteko kideak prest daude espazio hori atondu, zuhaitzak lortu, landatu eta gainontzeko lanetan laguntzeko.