Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzak oparitzeko deialdia egin du

 

Gabonetan Euskal Herriko zuhaitzak oparitzeko ekimena martxan jarri du aurten ere Herrio natur taldeak, ingurumenarekin arduratsuak izan nahi duten eta tokiko landare-espezieak hedatu nahi dituzten herritarrentzat. Horretarako, taldeko kideek hazitako lizarrak, zuhandorrak, hurritzak… doan banatuko dituzte abenduaren 20an, larunbatarekin, tirolinaren ondoko parkean, 11:00etatik 13:00etara.

Ekimenaren helburua da herritarrek opari jasangarriak eta naturarekiko konprometituak egitea. Baina, horrez gain, lorategia, baratzea edo lursaila duten oriotarrei dei egiten diete haiekin harremanetan jartzeko; elkarteko kideak prest daude espazio hori atondu, zuhaitzak lortu, landatu eta gainontzeko lanetan laguntzeko.