Bilera urtarriloaren 11n izango da, asteartearekin, 18:30ean, Salatxo aretoan.
Orioko Udala prestatzen ari den euskara-planaren lanketaren barruan, lantalde bat osatu da herriko kirol-eragileekin. Lantalde horrek bi bilera egin ditu dagoeneko (urriaren 19an eta azaroaren 16an) eta datorren asteartekoa izango da hirugarrena eta azkena.
Udalak zuzenean gonbidatu ditu bilerara herriko kirol-eragileak, baina gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartu dezake.