Orioko Udalak komun autogarbitzailea jarri zuen hondartzan 2023ko udan, ahateen parkearen ondoan. Ordutik, komunaren atea hainbatetan matxuratu da hego-haize bolada gogorren ondorioz. Arazoa konpontzeko, ate berri bat diseinatu du enpresa hornitzaileak.
Hondartza inguruan gogor jotzen du haizeak, eta hego-haize kolpeak atea tolestu zuten. Horren ondorioz, atea ez zen behar bezala ixten eta komuna garbitzeko zirkuitu automatikoa ez zen aktibatzen. Hori ikusita, ate berria fabrikatu arte, Udalak komuna ixteko erabakia hartu behar izan zuen.
Udala jakitun da hondartzako komuna asko erabiltzen dela, (instalatu zenetik, ia 20.000 erabiltzaile izan ditu) eta espero du aurrerantzean berriro itxi behar ez izatea. Barkatu eragozpenak.