Euskalmetek alerta horia iragarri du gaur arratsalderako, itsasaldeko arriskuagatik. Marea-gora 19:30ean izango da, eta marea biziaz gain, baga-itsaso handia espero da; horregatik, 4 metrora arteko olatuak daude iragarrita arratsalderako. Egoera honen aurrean, hondartzako pasarelaren zati bat erretiratuko du Udalak, eta herritarrei ere arretaz ibiltzeko eskatzen die.
