Hondartzaldeko herriko sarbidean trafiko-eragozpenak izango dira gaur gauean

Gaur gauean, 23:00etatik 04:00etara bitartean, Txanka Bidean pintaketa-lanak egingo dira. Horren ondorioz, norantza bakarrean funtzionatuko du errepideak ordu horien artean: errepidea irekita egongo da ibilgailuentzat herritik ateratzeko, baina ezingo da herrira hortik sartu.

Horiek horrela, herrigunera sartzeko Txistulari Kaleko sarrera erabili beharko da.

Barkatu eragozpenak.