«Kosta Gastronomika» ekimenaren barruan 12 esperientzia gastronomiko eskainiko zaizkie aurten Urola Kosta eskualdeko herritarrei eta bisitariei.
«Kosta Gastronomika» ekimena gure eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da. Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, PARRILLA, eta herri bakoitzak berea: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek merkatua, Aiak gazta eta Zumaiak Flyscheko olagarroa.
12 esperientzia aukeran
Bisita libreetan izan ezik, gainerako esperientzia guztietan aurrez egin behar da erreserba. Hizkuntzari dagokionez, esperientziak euskaraz nahiz gaztelaniaz bizi daitezke eta, horrez gain, aukera izango da esperientzietako batzuk ingelesez edo frantsesez ere bizitzeko. Esperientzia guztiak seguruak izan daitezen, Covid-19aren aurkako protokoloetara egokituta egingo dira.
Hauek dira aukera dauden esperientzia gastronomikoak:
- ZUMAIA. Flyscheko olagarroa
Geoparkeko kostaldean barrena, flyscheko olagarroa harrapatzeko antzinako arrantza-teknikak eta sukaldaritza-tradizioa ezagutu eta pintxo eder bat eta txakolina dastatzeko esperientzia paregabea. Kontsultatu datak. Prezioa: 15€.
- ZUMAIA. Euskararen enigma
Ezagutu Europako kultura zaharrenetariko bat, bisitatu garai bateko arraina saltzeko aretoa eta dastatu pintxo bat elkarte gastronomiko batean. Kontsultatu datak. Prezioa: 15€.
- ZUMAIA. Euskal baserriaren sekretuak (Berria)
Nolakoa da eguneroko bizimodua euskal baserri batean? Ezagutu bertatik bertara baserriko bizilagun eta animalien egunerokotasuna. Sagardoa eta gazta dastatzeko aukera eskainiko da. Larunbatetan, 11:30ean. Prezioa: 10€.
- GETARIA. Getariako txakolina (ingelesez egiteko aukera)
Getariako upeltegia eta mahastiak ikusi eta beren eguneroko jarduna ezagutzeko esperientzia berezia eta gertukoa. Eta, nola ez, baita pintxoak dastatu eta txakolina edateko ere. Asteartetik larunbatera 11:30ean. Prezioa: 18€
- ZARAUTZ. Merkatua (bisita librea)
Gomendagarria den bisita, eguneroko merkatura: bertako produktu bikainak, garaian garaikoak: okela, arraina, kontserbak, gazta… Gozamen hutsa.
Bisita librea urte osoan zehar, merkatuaren ordutegian (igande eta jaiegunetan itxita).
- ZARAUTZ. Txakolinaren txinparta familian (ingelesez egiteko aukera)
Familiei zuzendutako bisita honetan txakolinaren sekretu guztiak ezagutuko ditugu Tumatxa komikia bidelagun harturik eta aukera izango da bertako produktuak eta txakolina dastatzeko. Asteazkenean 11:00etan. Prezioa: 15€ eta haurrek 6€ (12 urte arte)
- AIA. Natura eta kalitaterik oneneko gaztak (bisita librea)
Aiak baldintza eta ezaugarri onenak ditu kalitaterik oneneko gaztak egiteko, behi, ahuntz nahiz ardi esnearekin. Eskuratu zure gazta! Kontsultatu telefonoak: https://kostaldea.eu/gastronomia/esperientzia-gastronomikoak/
- AIA. Bertako produktu gastronomikoen salerosketa txokoa (bisita librea)
Sartalde Kalea, Coop. Eroski. Astelehenetik larunbatera goiz zein arratsaldez. Igandeak goizez.
- AIA. txakolinaren txinparta!
Aiako K5 mahasti eta upeltegira bisita, (proiektua eta lanketa azaltzen den bitartean) eta bi ardoren (KPilota eta K5) dastaketa, bertako produktuez lagunduta. Asteartetik larunbatera 11:30-12:45 bitartean. Prezioa: 2-4 lagun 32€ pertsonako eta 5-15 lagun 25€ pertsonako.
- AIA. Poteoa (bisita librea)
Aize Berri tabernan. Gazta eta sagardo basoa 4€-tan, gazta eta txakolin basoa 5€-tan
- ORIO. Bisigua Orio estilora!
Etorri, ikusi eta ezagutu bisigua Orioko estilora prestatzeko sekretu guztiak, gure erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Esperientzia ahaztezina: errezeta honen historia eta jakingarriak, usainak, zaporeak eta, jakina, bisigua probatzeko aukera, txakolinarekin lagunduta. Ostiraletan (aurrez erreserba egin behar da.) 13:00etatik 14:00etara. Prezioa: 40€ pertsonako.
- ORIO. Arraunpote
Inoiz egin duzu itzulia arraunean pintxo batzuk jateko? Orion duzu aukera! Atera Arraunetxetik herriko plazara, jan bi pintxo eta bueltatu arraunetxera beste taberna batera joateko! Ekintza dinamikoa eta berezia. Kontsultatu datak. Prezioa: 25€ pertsonako.
Erreserbak eta informazioa
Erreserbak egin edota informazio gehiago nahiz izanez gero, jo Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegoetara, edota https://kostaldea.eu/ webgunera.