Iñaki Dieguez Triok emanaldia eskainiko du Herriko Plazan

 

Euskal folk doinuak beste hainbat estilotako musikarekin uztartzen dituen Iñaki Dieguez Trio taldeak kontzertua emango du Orion abuztuaren 13an, larunbatarekin. Taldeari izena ematen dion akordeoilariarekin batera, Angel Unzu gitarrista eta Iker Telleria perkusionista izango dira taula gainean.

Frantziako musika, tangoa, jazza, inprobisazioa… asko dira hirukoak euskal folkarekin nahasten dituen musika-estiloak. Ibilbide luzeko musikariak dira hirurak, hainbat proiektutan aritutakoak, eta indarrak batuta, proposamen berritzailea ekarriko dute Oriora.

Kontzertua Herriko Plazan izango da, doan, 20:00etan hasita.