Inauterietako herri-bazkaria antolatzeko laguntzaile-taldea 10:45ean elkartuko da pilotalekuan

Larunbat honetan, martxoak 1, ospatuko dira Inauteriak Orion, eta, egun osoko programaren barruan, herri-bazkaria egingo da pilotalekuan, 14:30ean. Bazkarian izena eman duten taldeetako arduradunek eta muntaketa-lanetan parte hartu nahi duten boluntarioek 10:45ean egon beharko dute pilotalekuan.

Lehenik muntaketa lanak egingo dituzte (mahaiak, aulkiak, eta abar), eta, ondoren, aukera izango dute beren taldeentzat lekua erreserbatzeko. Jarraian, bazkaria bukatutakoan, desmuntaketan eta garbiketan lagundu beharko dute parte-hartzaile guztiek.

Egun osoko egitaraua

11:30ean hasiko da festa, Bikamiota eta Kosta tailerraren paretik abiatuko den desfilearekin. Jarraian, 13:00etan, photocall-a izango da Endaia Plazan, Arkupe elkarteak antolatuta, eta horren ondoren egingo da bazkaria pilotalekuan.

Bazkalostean, musika izango da pilotalekuan herriko txarangaren eskutik eta kalejira egingo da Herriko Plazara. Plazan, kantu, dantza, koreografia eta mozorro-festa izango da 17:30etik aurrera, adin guztietako lagun-talde eta familientzat. Eta, amaitzeko, 19:00etan, Matraka elektrotxarangak joko du plazan.