Azaroak 25aren harira, Orioko Udalak solasaldia antolatu du Pantailen itzalpekoak: indarkeria matxista digitala aztergai izenburupean, Sheila Melcon psikologo feministarekin eta Eider Goiburu pedagogo, gizarte-psikologo eta berdintasun-teknikariarekin. Saioa 19:00etan izango da Saregilen, eta herritar guztiei irekita dago.
Pantailak eguneroko harremanetarako eta sozializaziorako espazio garrantzitsu bihurtu dira. Hala ere, gizartean dauden desberdinkeriak eta indarkeria matxista eremu digitalean ere agertzen dira, askotan forma berriak hartuta. Solasaldian, indarkeria matxista digitalaren adierazpenak eta horiek herritarrengan, bereziki nerabe eta gazteengan, dituzten ondorioak aztertuko dira. Era berean, prebentziorako, erresistentziarako eta ahalduntzerako aukerez ere arituko dira.
Saioa herritar guztiei irekita egongo da; bereziki, gurasoei, irakasleei, hezitzaileei eta indarkeria digitalaren buruz jakin nahi dutenei.
Gainera, haurrak zaintzeko zerbitzua ere egongo da behar duenarentzat, Saregilen aurrez izena emanda, azaroaren 16a bitarte.
