Ireki Begik elkarteak neguko arropa biltzeko deialdia egin du azaroaren 14an eta 15ean

Egoera zaurgarrian dauden herritarrei neguari aurre egiten laguntzeko, Ireki Begik elkarteak neguko arropa eta materiala biltzeko deialdia egin du.

Nagusiki, gizonezkoentzako arropa eta oinetakoak jaso nahi dituzte, baita mantak, lo-zakuak eta material termikoa ere. Azaroaren 14an eta 15ean Herriko Plazan jarriko dute bilketa egiteko postua, ordutegi honetan: azaroaren 14an, ostiralarekin, 17:00-20:00 artean, eta azaroaren 15ean, larunbatarekin, 11:30-13:30 artean.

Egoera onean dagoen arropa eta materiala bakarrik jasoko dute, eta SOS Arrazakeria elkartera bideratuko dute, haien bidez banaketa egiteko. 

Informazio gehiago behar izanez gero, hau da elkartearen posta elektronikoa: irekibegik@gmail.com.