Udazkeneko kultur programan hilaren 8rako iragarrita bazegoen ere, Beñat Gereka getariarraren Itsasoak pizten gaitu dokumentala azaroaren 7an proiektatuko da azkenean, asteartearekin. Herriak itsasoarekin duen lotura aztertzen du ikus-entzunezkoak, eta 19:00etan proiektatuko da, kultur etxean. Sarrera doan izango da.
2022ko irailaren 2an aurkeztu zuen Gerekak lana, eta geroztik ikusgai izan da Donostiako Itsas Museoan, Zarauzko Modelon, Zestoan eta Durangoko Azokan, besteak beste. Dokumentalak, gainera, Cinema Cocina saileko ikusleen saria eskuratu zuen Malagako
Zinema Jaialdian. Xabier Sukia oriotarrarenak dira testuak eta ahotsa.
Galtzen ari den itsas kultura du langai Gerekaren dokumentalak, eta gogoeta eragin nahi dio ikus-entzuleari. Zuzendariak berak aurkeztuko du emanaldia eta, ondoren, solasaldirako tartean izango da, galderak erantzun eta iritziak partekatzeko.