‘Itsasoko erromesak’ dokumentala proiektatuko da abenduaren 29an

2007an, Orioko 27 lagunek Donejakue Bidea egin zuten elkarrekin, Irundik abiatu eta Santiago de Compostelara. Bidea, baina, arraunean egin zuten, itsasoz. Urtzi Garmendiak Itsasoko erromesak izeneko dokumentala osatu zuen bidaian jasotako irudiekin, eta Orion estreinatu zen lana, urte hartan bertan.

Aurtengo Gabonetako programazioaren barruan, Itsasoko erromesak dokumentala ikusteko aukera izango dute herritarrek, Udalak programatuta. Proiekzioa abenduaren 29an izango da, igandearekin, 18:00etatik aurrera, Kultur Etxean. Emanaldian izango dira erromesaldi berezi hartan parte hartu zuten herritarrak ere, eta, beraz, proiekzioaren ondoren, haiekin hitz egiteko aukera izango da. Sarrera doakoa da, eta ez da aurrez gonbitik hartu behar.