Kale Nagusia trafikoari itxita egongo da bihar goizean

Bihar goizean, abenduak 16, fresaketa lanak egingo dituzte Kale Nagusiaren eta Almirante Oa kalearen arteko bidegurutzean. Hain zuzen, jendea ez irristatzeko tratamendua emango da zoruan, eta horretarako, kalea trafikoari itxita egongo da 9:30etik 11:30era. 

Ondorioz, musika eskolatik datozen ibilgailuak ezingo dira San Martin aldera igo, eta Antxiola kaletik bideratuko dira. Era berean, Kale Nagusiaren amaierara eta San Martin auzora joateko edo bertatik jaisteko, Txanka bidea erabili beharko da. Barkatu eragozpenak.