Kirol Mahaiak bilera egin zuen joan zen astean, herriko kirol-azpiegituren diagnosia aurkezteko

Urrian egindako lehen bileraren ondotik, Kirol Mahaia bigarrenez elkartu zen asteartean, azaroak 28. Bileran izan zen Kirol Management enpresako Eduardo Gonzalez, Udalak eskatuta egin duten azterketaren diagnosia eta ondorioak aurkezteko. Saioan herriko kirol-eragileak elkartu ziren: kirol-elkarteetako ordezkariak, ikastetxeetako Eskola Kiroleko koordinatzaileak eta baita Udaleko zinegotziak ere.

Udalak herriko kirol-egituraren eta azpiegituren azterketa egiteko eskatu zion Kirol Management enpresari, gero, hortik abiatuta, herriko kirol-plana garatzeko. Gonzalezek egin duten azterketaren emaitzak azaldu zizkien parte-hartzaileei eta, ondoren, Udala lantzen ari den proiektuaren inguruko iritziak partekatu zituzten guztiek.