Orioko Udalak joan zen astean iragarri bezala, aurrerantzean, Orioko kirol-eskaintzaz gozatu ahal izateko derrigorrezkoa izango da Kirol Txartel baten jabe izatea, honek emango baitu instalazioetarako sarbidea. Aldaketak kirol-elkarteetako kideei eragiten die nagusiki, eta horregatik, Udalak bi urteko lanketa prozesua egin du elkarteekin, indarrean sartu aurretik, ondo aztertu eta zehazteko.
Bada, orain, xehetasun guztiak herritarrei azaltzeko, bilera irekia egingo du bihar, urtarrilak 20, 19:00etan kultur etxean. Gaian interesa duten herritar guztiak daude gonbidatuta saiora.
