Karela kiroldegiaren atzeko aldean eskailera berria jarriko du Udalak, eta ur beroa ekoizteko eguzki-panelak ere instalatuko ditu, azaroan. Aldaketa horien bidez, kiroldegia eguneratu nahi du Udalak, zerbitzu hobea emateko.
Udal-eraikinen energia-kontsumoaren neurketak aditzera eman zuenez, energia-gasturik handiena kiroldegiak eta kanpinak egiten dute, ura berotzeko sistemagatik bereziki. Hori dela-eta, energia-planarekin bat egiteko eta iturri berriztagarrien erabilera indartzeko, ur beroa ekoizteko eguzki-panelak jarriko ditu Udalak kiroldegian.
Azaroan instalatuko dituzte panelak «solarium» izeneko gunean, tenis-pistaren ondoan, eta ekoitzitako energia igerilekuko ura berotzeko erabiliko da. Panelak jarritakoan, eremua errespetatzeko eta bertara ez inguratzeko eskatzen die Udalak herritarrei, kalte materialik ez eragiteko.
Eskailera berria
Bestetik, kiroldegiaren atzeko eskailera berria datozen egunotan jarriko dute. Lan horiek erabiltzaileen onerako izango direlakoan, barkatu eragozpenak.