Donostian hasi eta amaitzen den Klasikoa txirrindularitza-probaren aurtengo edizioa abuztuaren 10ean jokatuko da, larunbatarekin. Aurtengo ibilbidea ez da zuzenean Oriotik pasatuko, baina Aiatik Zarautzera joango dira txirrindulariak eta N634 errepidea itxi egingo dute tarte batean.
Orioko gainetik Zarautzera arteko zatia trafikoarentzat moztuta egongo da egun horretan 11:45etik hasita, lasterketa pasatu arte. Barkatu eragozpenak.