Kolore bat, sentimentu bat, herri bat

Argazkia: Orio Arraunketa Elkartea.

Gaur arte ez gara gai izan igandeko bizipenei behar duten tokia egiteko. 36. bandera. 48 ordu behar izan ditugu sentipenak pausatu, eta emozioak bere lekuan jartzeko. Eta honen guztiaren ondoren, hitz bakarra datorkigu: ESKERRIK ASKO! 

Mila esker igandeko festa posible egin zenuten guzti-guztiei. Donostia kolore desberdinez bete zenutenei. Arranpla eta inguruak horitu zenituztenei. Bikamiotatik kalejiran etorri zinetenei. Goizean goizetik, eta gauera arte, Donostia eta gure plaza alaitu zuen Orioko txarangari. Pello eta Nikolasari. Herriko Plaza horiz jantzi zenutenei. Benito Lertxundiri. Arraunlari bakoitzaren ibilbidearen parte izan direnei, gaur egungo bidelagunei eta haiek uretan dena eman dezaten lanean ari zaretenei. Arraunlariei. Festa lanetik bizi behar izan zutenei. Hurrengo egunean, plaza ezer gertatu izan ez balitz bezala utzi zutenei. Airean ibili ziren oroitzapen eta sentipen guztiei… Denei. Finean, milesker Orioko herriari!