Korrikak 12 kilometro egingo ditu Orion bihar gauean

 

Joan den ostegunean abiatu zen 23. Korrika Irundik, eta bihar, martxoaren 19ko gauean, helduko da Oriora. Gauerdiarekin batera iritsiko da Korrika Aginagako Mapil baserrira, eta Orio aldera egingo du handik, Intxaurreta eta Saikolatik barrena.

Hauek dira Korrikak herrian egingo dituen kilometroak eta lekukoa eramango dutenak:

  • 1374. km (Mapil baserria): Mihiluze (Orio produkzioak)
  • 1375. km (Intxaurreta. Noraia nautika): Talai Mendi mendi-elkartea + Herrio natur taldea
  • 1376. km (Saikola): Danobat + Eragin eskubaloi-taldea
  • 1377. km (Botaleku): Ikastolako gurasoak
  • 1378. km (Mariaerrota zahar): Zaragueta eskola
  • 1379. km (Anibarko Portua): EAJ + Toki Alai elkartea
  • 1380. km (Herriko sarrera. Errusta): Ikastolako langileak
  • 1381. km (Arrantzale kalea): Txurrumuski aisialdi-taldea + Harribil dantza-taldea
  • 1382. km (Arin-Embil): EH Bildu + Presoen lagunak
  • 1383. km (Xuaiko harrobia): Etxeluze gaztetxea + Saregile emakumeen* etxea
  • 1384 km (Xuaiko errebuelta): Aiako Udala
  • 1385. km (Xuai gaina): Badok 13 + Zarauzko Ernai

Korrika Kulturala

Bihar eguerdian hasita, gainera, herria festa-giroan murgilduko da. Hau izango da biharko programa:

  • Martxoak 19, 15:00etan: Korrika Txikia herrian barrena, hondartzatik hasita.
  • Martxoak 19, 19:00etan: Bertso-poteoa hikaz, herrian barrena, Eneritz Artetxe eta Iñaki Gurrutxagarekin.
  • Martxoak 19, 20:30ean: Barrikotea Herriko Plazan: pintxoak eta edaria, borondatearen truke.

Eta Korrika Kulturalarekin bukatzeko, martxoaren 21ean, ostegunarekin, Bizkarsoro (Josu Martinez, 2023) dokumentalaren emanaldi bikoitza izango da: goizean bi ikastetxeetako DBH3ko ikasleentzako emanaldia egingo da kultur etxean, 11:15ean hasita, eta iluntzeko 19:00etan, aldiz, proiekzio irekia, Salatxo aretoan.

Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, KORRIKA!