Korrikari buruzko eskuorria sortu du UEMAk, 12 hizkuntzatan, eta herriko etxeetara banatu dute ikastetxeek

 

Hainbat herritan atzemandako beharrari erantzun nahian, Korrikari buruzko eskuorria sortu du UEMAk, gero herritarren artean banatzeko. Izan ere, etorri berri askok ez dakite oraindik zer den eta zergatik egiten den Korrika, eta informazioa emateko eta bizilagun guztien parte hartzea sustatzeko baliabidea da eskuorria. Orioren kasuan, bi ikastetxeen bidez banatu da eskuorria herriko familien artean.

Eskuorriak Korrikari buruzko oinarrizko informazio biltzen du, eta euskaraz ez ezik, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, arabieraz, urduz, wolofez, errusieraz, portugesez, katalanez, errumanieraz eta ukraineraz ere eskuragai dago.

UEMAren webgunean eskuragai daude eskuorri guztiak; informazioaren zati bat gorriz dute, herri bakoitzak bere datuekin osatu behar duelako. Aldiz, herrian banatu denak
Orioko datuak ematen ditu, hauek:

  • Korrika gure herritik noiz pasatuko den: Martxoaren 19ko 24:00etan Mapilen hartuko dugu lekukoa oriotarrok.
  • Korrika Txikia noiz izango den: Martxoaren 19an, 15:00etan hondartzatik abiatuta.