Tomaxen Abenturak bikoteak Azken Festa emanaldia eskainiko du larunbat honetan, urriak 5, Herriko Plazan. Tomax eta Muxi pertsonaiek agur esango diete Euskal Herriko haur eta gurasoei urtearen amaieran, eta emanaldi-biraren baitan, ospakizun giroko ikuskizuna eskainiko dute Orion ere, 19:00etatik aurrera.
Azken urteetako antzezlanen unerik barregarri eta ederrenak biltzen ditu Azken Festa proposamenak. Tomax bihurriak eta Muxi azkarrak ezin hobeto pasatuko dute ipuin, misterio eta jolas artean, eta umore ona zabalduko dute ikus-entzuleen artean.
Emanaldia 4 urtetik aurrerako haurrentzako aproposa da, eta doan izango da.