Txalo Produkzioak antzerki-konpainiaren Lehendakari gaia antzezlan berria Oriora helduko da apirilaren 21ean, ostiralarekin. Emanaldia 19:30etan izango da, kultur etxean, eta sarrerak eskuragai daude online.
Iker Galartzak eta Zuhaitz Gurrutxagak antzeztutako lanak lehendakari hautatu berriaren inbestidura-ekitaldiaren aurreko momentuak erakusten ditu. Azken orduan, arazo larri bat sortzen zaio: tik arraro, barregarri eta aguantaezina eragiten dio urduritasunak. Egoera bideratzeko, psikiatra bat etortzen da, baina zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein da bakoitzaren motibazioa?
Ramon Madaulak idatzitako gidoiaren itzulpena Martin Agirrek egin du, eta Begoña Bilbao Lejarzegi da zuzendaria.
Sarrerak
Sarrerak online eskuragai daude, eta kultur etxean ere erosi ahal izango dira martxoaren 30eko arratsaldetik aurrera, 10 euroan.